Bilbon, 2014ko ekainaren 13, 14 eta 15ean, Euskal Herriko “La Puebla” Zirkulu Bolivartarrak eta Euskadi-Cubak antolatua
XI. Estatu Espainiarreko Venezuela Bolivartarrarekiko Elkartasun Topaketari deialdia.
“Venezuelarekiko elkartasuna: demokrazia eta sozialismoaren alde, kolpismoaren aurka”
Bilbon, 2014ko ekainaren 13, 14 eta 15ean, Euskal Herriko “La Puebla” Zirkulu Bolivartarrak eta Euskadi-Cuba adiskidetasun elkarteak antolaturiko XI. Estatu Espainiarreko Venezuela Bolivartarrarekiko Elkartasun Topaketa ospatuko da, “Venezuelarekiko elkartasuna: demokrazia eta sozialismoaren alde, kolpismoaren aurka” lemapean.
Momentu erabakigarriak dira Venezuelako Iraultza Bolivartarraren Aldeko Elkartasun Mugimenduarentzat, prozesu bolivartarrak sufritzen duen gerra politiko, ekonomiko eta mediatikoaren aurrean, egun, bere ekintzak biderkatzera eta hobetzera beharturik baitago.
2014. urteko lehen hilabetetatik, Venezuelako Iraultza Bolivatarrak, bai barruko zein kanpoko aktore boteretsuen aldetik eraginik, “kolpe xume” estrategien bidez, jazarpen bizi bat sufritzen jarraitzen du.
Horregatik, XI. Topaketa honetan, Elkartasun Mugimenduaren antolakuntza eta komunikazio tresnen hobekuntzarako eztabaida proposatzailea azpimarratuko dugu, baita gure ekintzak era hobeagoan koordinatzea. Honez gain, dauden giza baliabide eta baliabide teknikoak, eta lan informatiborako dauden tresnak hobetzea bilatuko da; lan informatiboa, Iraultza Bolivartarraren aurkako gerra mediatikoaren eremuan, elementu zentrala izanez.
Nazioarteko komunikabide handiek, Venezuelako espazio sozialisten eraikuntzaren gaineko herri botere esperientzia demokratikoen eta, eskubide sozial eta ekonomikoen sendotze esperientzien inguruan, erabateko isiltasuna mantentzen dute; oraingo topaketak, horiek ezagutzeko aukera izanez.
Gaur inoiz baino gehiago, Venezuelako herri borrokatzaile sutsuarekin, mugimendu herritarrekin eta bere gobernu iraultzailearekin batera, ahalegin kolektiboaren bidez egiten den lan iraunkor eta eraginkorra ekintzetara gehitzera, gonbidatzen zaituztegu Bilbora.